Ikasturte berriari hasiera eman diogu jada, baita Proiektuak III ikasgaiarentzat eraikitako blog pertsonalari ere. Laugarren mailan aurkitzen gara, bidearen erdia baino gehiago igarota. Honezkero, oinarrizko eduki, gaitasun batzuk barneratu ditugula jotzen da. Proiektatzeko estilo, lan egiteko berezko modu bat garatzen hasi garela ere; orain hori osatu eta finkatzeko unea iristen ari da.
Urdaibain garatuko ditugu aurtengo lau proiektuak. Proiektuari heltzeko, oinarri gisa hartzeko, behar adina baliabide topografiko eta naturalak ditugu. Aukera ugari ematen dizkigun parajea da. Testuingurua eta bere izaera ulertzea ezinbestekoa izango da; baita bere xarma barneratzea ere. Urte osoa inguru berdinaren gainean lan egiteak ekar dezakeen monotonia ez da azalduko, eremu zabal batetaz hitz egiten ari baikara; lau proiektuak izaera desberdineko lau puntuetan garatuko ditugu.
Aurtengo ikasturtearen egituraketan aldaketa nagusi bat izango dugu; taldeka lan egiteko aukera. Beste kideren batekin aritzea aberasgarria dela uste dut. Askotan bakarka lan egiteak, norbera bere ideien atzean ezkutatzera, ixtera eramaten gaitu. Baita zenbait akatsetaz ez ohartzea ere. Beste kide bat ondoan izateak, bien artean sor daitekeen eztabaida horrek, lan osatuago bat lortzeko aukera eman dezake.
Ikasturte berria hasi da jada…
No hay comentarios:
Publicar un comentario