martes, 8 de febrero de 2011

BASERRIRA BIDEAN... sukaldea (V)




Azkenik, honakoak lirateke proiektu honen edukiontzien eta eraikuntza sistemaren xehetasunak.

BASERRIRA BIDEAN... sukaldea (IV)


Eskuzko lanaren bitartez ere irudikatu daiteke jarraitutako ibilbidea

BASERRIRA BIDEAN...sukaldea (III)



Ebaketetan ere abiapuntutik azken emaitzarako (berez ez litzateke amaiera izango, zabalkunde gehiago emateko aukera baitago) eboluzioa irudikatzen da.

BASERRIRA BIDEAN...sukaldea (II)



Aurretik azaldutakoa maketaren bidez azaltzen ahalegindu naiz, baita eraikuntza sistema xehatzen ere.

BASERRIRA BIDEAN...sukaldea (I)







Proiektu honetan abiapuntu zehatz batetik hasita, etorkizunean honek jasan ditzakeen zabalkundeak biltzen ahalegindu naiz. Azken A1-ean azken zabalpenaren oina besterik xehatzen ez bada ere, hura prozesu luze baten emaitza da. Honako irudietan hedapen, eboluzio hori azaltzen ahalegindu naiz.

Prozesua modu laburrean deskribatzeko ahalegina egingo dut. Eraikuntza sistema modular jakin bat eta espazioaren egituraketa zehatz bat jarraitu egiten da proposatutako handipenetan. Modulazioaren errepikapenaren bidez, espazioa irabazten da, produkzio, ekoizpenerako azalerak handituz, baita erabilera berriak zabalduz ere. Proposatutako zabalkunde bakoitzean edukiontzien barneko gelaxken aldaketak planteatzen ditut, erabilerak aldatuz, aukera desberdinak plazaratuz, proiektuan duen malgutasuna erakutsiz azken batean.