martes, 8 de febrero de 2011

BASERRIRA BIDEAN...sukaldea (I)







Proiektu honetan abiapuntu zehatz batetik hasita, etorkizunean honek jasan ditzakeen zabalkundeak biltzen ahalegindu naiz. Azken A1-ean azken zabalpenaren oina besterik xehatzen ez bada ere, hura prozesu luze baten emaitza da. Honako irudietan hedapen, eboluzio hori azaltzen ahalegindu naiz.

Prozesua modu laburrean deskribatzeko ahalegina egingo dut. Eraikuntza sistema modular jakin bat eta espazioaren egituraketa zehatz bat jarraitu egiten da proposatutako handipenetan. Modulazioaren errepikapenaren bidez, espazioa irabazten da, produkzio, ekoizpenerako azalerak handituz, baita erabilera berriak zabalduz ere. Proposatutako zabalkunde bakoitzean edukiontzien barneko gelaxken aldaketak planteatzen ditut, erabilerak aldatuz, aukera desberdinak plazaratuz, proiektuan duen malgutasuna erakutsiz azken batean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario