Proiektatze prozesuan zehar atzera egiteko beharra izaten dugu zenbait momentutan. Beste norabide batzuk aztertu eta analisi horien emaitzak, ahal bada, proiektura aplikatu.
Kartulina eta artaziekin luzera eta zabalera desberdineko tirak egin ditugu, gure proiektuaren irudia gogora ekarriz. Helburua hasiera batean esperimentatzea besterik ez da.
Saiakera desberdinen ostean, proiektuan izan dezakeen aplikazio maila aztertu dugu. Bi mailen arteko lotura estutzea da helburu nagusia, eraikinaren sekzioak osatu, izaera desberdineko funtzioak banatzeko soluzioak bilatu, sentsazio ezberdineko guneak sortu… espazioa aberastu azken batean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario