martes, 5 de octubre de 2010

00. URDAIBAI. EREMUAREN INTERPRETAZIOA

Hasierako urrats hauetan, gure lana eremua aztertu, ulertu eta interpretatzea izan da. Orrialde honetan, helburua, plano geografikoak ematen ez duen informazioa erakustea.

Plano berri bat sortu dugu. Horretarako oinarria, Urdaibaiko eremua osatzen duten herrien arteko denbora tartea izan da. Bukaerako emaitza ez dator bat eskura dugun plano geografikoarekin. Lortutako irudia beste bat da. Ez da errealagoa; ezta irrealagoa ere. Desberdina, besterik ez. Urdaibaiko eremua beste ikuspegi batetik aztertzea erabaki dugu. Honetaz gain, interpretazio lan honetan, beste faktore batzuk isladatzen ahalegindu gara: herrien izaera, eremuan duten funtsa, euren arteko loturak… baita erlazio bisualak ere.

Gerora baliagarria izan daitekeen informazioa bildu dugu; asmoaren arabera, proiektuari heltzeko oinarri izan daitekeena. Lehen urratsa bete dugu… eskua askatzeko unea iristen ari da.


No hay comentarios:

Publicar un comentario