Kursaaleko Kubo-kutxa aretoak, udan, Joan Miróri eskainitako erakusketari amaiera emango zaio aste honetan. Kideren batek aipatu bezala, hura bisitatu genuen aurrekoan, eta bloga jada martxan dugunez, gogoeta labur bat idaztea erabaki dut.
Erakusketak 1908tik 1981era bitarteko hainbat obra dakarzkigu, Miró Mallorcan bizi izandako garaiari atentzio berezia eskainiz. Artista berezia dugu katalana. Herri, toki desberdinetan ibilitakoa. Artista, korronte, mugimendu desberdinetatik ikasitakoa. Halere, ausardiaz, bere bidea eraiki zuen Mirók. Berezko estilo bat bilatu, aurkitu, eta horretan sakondu.
Iturri desberdinetatik ikasi, ezagutza handitu, eta ostean, bakoitzak bere bidea eraiki. Hura da bidea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario